XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AURKEZPENA

Argitalpen hau, aurtengo otsailaren 2an, Bilbon burutu zen Administrazio-Zuzenbide Publikoaren III Ihardunaldira aurkeztutako textoen bilduma da.

Ihardunaldi honetara aurkeztutako ponentzi zein komunikazioek Toki-Zuzenbidearen gaia jorratu zuten.

Aurkeztutako ponentzien irakurketak ponentziagileen aukeraketaren egokitasuna erakusten digu.

Bestalde, Ihardunaldi hauetara aurkeztutako komunikaziogile kopuruaren urteroko gorakadak hasitako bideari jarraipena ematera bultzatzen gaitu.

Ihardunaldi hauen arrakastarako ezinbestekoa zaigu Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (HAEE/IVAP)eskutik jasotzen dugun laguntza; gure eskerrak honexegatik HAEE-ko Zuzendaria den Josu Erkorekari.

Gure eskerrak ere Bizkaiko Foru Aldundiari eta bertako Kultur Diputatua den Tomas Uribe-Etxebarriari, Aldundikoa den aretoaren erabilera (non Ihardunaldi hauek gauzatzen diren) ahalbideratzen baitigu.

Ihardunaldi hauek, hurrengoko urtean ere, jarraipena izango dutelakoan gaude, Administrazio-Zuzenbide Publikoaren IV Ihardunaldia burutuz.

Iñaki Lasagabaster Herrarte

Europar Ikerketen Taldea

Bilbo, 1996.eko otsaila